XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Kairu osasuntsu eta sendo zegoela ikusirik, goiz argitsu batean Franz-ek irtetzea erabaki zuen.

Lehenago, untzitxoa ezkutatu egin zuten eta bidaiarako ekipaia prestatu: materiale fotografikoa, eskopetak eta munizioak, janari eta edariak... Eta itsasorratza, brujula.

Oihanean, ipar-mendebalderantz abiatu ziren.

Laster, Brasilgo intxaurrondoak izeneko arbolak ikusi eta Franz animatu egin zen, haiekin topo egitea arrakastaren seinaletzat hartuz.

Aurrera egitea nekeza zen Franz-entzat, baina ez hainbeste Kairu-rentzat.

Indioa trebetasun handiz mugitzen zen oihanean, horretan Yabe baino askoz hobeagoa izanez Franz-en ustetan.

Franz-ek emaniko matxetea maisuki mugitzen zuen leku trabatuetan bidea irekitzeko.

Ibiltzen orduak iragan ondoren, nekaturik, errekasto baten inguruan eseri ziren bazkaltzeko.

Zerbait motxilatik atera zuten, baina bereziki jan zutena Kairu-k errekastoan hartutako arrain ezezagun eta gozo batzu izan ziren.